jueves, 17 de diciembre de 2015

Hurrengora arte!

Kaixo lagunok!

Ebalueketa oso bat eta gero, heldu da agur esateko ordua. Nahiz eta blogean bertan ez dugun nahi beste sakondu, gehien bat denbora falta dela-eta, espero dugu behintzat oinarrizko kontzepturen bat barneratu eta gai honen inguruan hausnartu izana, prozesu honekin gozatzea.

Blog honekin, IKTetako baliabide desberdinak erabiltzen saiatu gara: bideoak, audioak, linkak, instagrama, web bidezko galdetegiak, argazkiak, artikuluak, flipagrameko bideoa, taulak...

Gure aldetik, esatea gelditzen zaigun bakarra zera da: oraindik badela hezkuntzan zein gizartean bertan, bai sexu bai generoen arteko desberdintasun ikaragarri bat, duela urte batzuk baino sutilagoa baina sistema kapitalista eta patriarkalak bizirauten duen bitartean honekin eskutik helduta dabilena, betiere, emakumearen gutxiespen eta zapalkuntza duena ardatz.

Guk, irakasleok, paper handi bat jokatzen dugu sistema honen haustura sortze aldera, bai eta etorkizuneko gizarteko oinarria izango diren gaur egungo haurrak honekiko kritiko eta konziente bihurtzerako orduan ere. Baina horretarako, argi dago lehendabizi geuk jaso behar dugula formakuntza feminista honen inguruan eta geu bihurtu behar garela kritiko eta konziente. Beraz, has gaitezen horretan!

No hay comentarios:

Publicar un comentario