jueves, 10 de diciembre de 2015

IKTekin harremantzen

Kaixo ikasle! Gaur, Geografia eta Matematikako gaien edukiak lantzeko, jardueratxo bat proposatzen dizuegu.

Lehendabizi, egokitu zaizun gaiaren inguruko galdeketatxo bat burutu beharko duzue, zuen herriaren inguruan pixkatxo bat gehiago ikas dezazuen. Egin ezazu klik egokitu zaizun gaiaren estekaren gainean eta hasi erantzuten. Beraz, aurrera! ;)

 Galdetegi hau erantzuteko, hemen aurkitu behar duzue informazioa:
     -Bigarren iturria (oso euskara txarrean idatzita)

Galdetegi hau erantzuteko, hemen aurkitu behar duzue informazioa:
     - Lehenengo iturria
     - Bigarren iturria
     - Hirugarren iturria

Galdetegi hau erantzuteko, hemen aurkitu behar duzue informazioa:

Galdetegi hau erantzuteko, hemen aurkitu behar duzue informazioa:
Galdetegi hau erantzuteko, hemen aurkitu behar duzue informazioa:
     - Bigarren iturria


----------------------------------

Hau egin ostean, gai berdina duzuen ikaskide guztiok batu beharko zarete talde bat sortuz. Behin guztiok batuta, zuen lekua (eliza, alde zaharra, itsasargia edo portua) aurkitu beharko duzue interneten "Google Maps"-en bidez. 

Talde guztiok aurkitu duzue zuen lekua? Ba orain, Lekeitioko mapa oinarri hartuta, hau berau gelako eskalan interpretatu beharko duzue. Iparraldea, hegoaldea, mendebaldea eta ekialdea zeintzuk diren markatu eta has zaitezte Lekeitioko Mapa interpretatzen. Horretarako lehendabizi eskala kalkulatu beharko duzue, ea nola moldatzen zareten! 

Behin neurriak kalkulatuta eta ikasgelako eskalan interpretatuta, leku batetik bestera dagoen distantzia argi eta bisualki ikusi ahal izateko, puntu batetik besteetara hariak botako ditugu eta hari horretan adierazi (post it baten bidez) ze distantziatara dagoen.

 ----------------------------------

 Hemen dauzkazue ariketa honen nondik norakoak zehaztuta. 


IKTekin harremantzen
     Deskribapena
     Jardueraren deskribapen zehatza:
o      Zer egingo dugun.
Eduki nagusia geografia da. Eta horixe da landuko duguna. Baina, zeharka, beste jakintza alor batzuk (azal-azaletik) ukituko ditugu: matematika (neurriak, eskalak, proportzionaltasuna…), tutoretza (lankidetza), euskara (komunikazioa…) eta IKTak (galdetegitxoei erantzunez, informazioa bilatzerakoan Sarean arakatuz eta Google Maps erabiliz).
o      Nola egingo dugun.
IKTen bitartez landuko dugu geografia. Guztira, bost gai egongo dira. Eta ikasle bakoitzari, gai bat emango zaio, ausaz. Gaian sakontzeko, galdetegi bat egiteko eskatuko zaie. Galdetegiko galderei zuzen erantzuteko informazioa bilatu beharko dute Interneten (kontuan harturik, informazio iturri guztiak ez direla fidagarriak. Eta irizpide horrekin, galbahea egin beharko dute zein orri izan daitekeen fidagarria eta zein ez jakiteko).
Behin gaiaren gainean zelanbaiteko oinarria eraikita, gai berbera duten ikasleak bildu eta egokitutako toki hori Goggle Maps-en bilatzeko eskatuko zaie. Halaxe, mapa hori gelako eskalan interpretatu. Talde bakoitza Lekeitioko leku bat izango da. Eta leku batetik bestera dagoen distantzia adierazteko hari bat botako dute distantzia hori adieraziz.

     Edukiak eta helburuak
     Jarduera honetan landutako edukiak eta helburuak.
        EDUKIAK
-          Matematika: eskala eta neurria
-          Euskarazko komunikazioa
-          Talde-izpiritua, lankidetza
-          Geografia: Lekeitioko ingurunea ezagutzen
-          Gogoeta intrapertsonala
-           Informazioaren bilaketa eta hautaketa egokia
-          Informazio eta Komunikazio Teknologien (IKTen) erabilera
        HELBURUAK
-          Eskalak eta neurriak zer diren ulertzea, baita zuzen erabiltzen eta aplikatzen jakitea ere.
-          Euren artean, hizkuntzaren arau orokorrak zainduz (jariotasuna, naturaltasuna, fonetika, gramatika, kohesioa, koherentzia, aberastasuna…), euskaraz komunikatzea.
-          Lankidetza sustatzea, taldekide guztion ekarpenak garrantzitsuak direla azpimarratuz.
-          Gaiaren inguruan nork bere buruarekiko gogoeta egitea.
-          Informazioa bilatzen eta hautatzen jakitea, iturrien fidagarritasunari dagokionez irizpide kritikoa izanik.
-          IKTak zeharka erabiltzea; hots, helburua erdiesteko bitarteko gisa. Eta ez IKTak eurak helburu bailiran.

     Jasotzaile
     Nori zuzenduta dago jarduera:
o      Ikasleen adina: 3. zikloko 6. maila

o      Prestatutako ordua klasean egin beharko da; kasu honetan, taldeak 4 pertsonakoak izango dira, horrelako 5 daude

     Gutxi gorabeherako iraupena
     Zenbat denbora irungo duen jarduerak: ordu bete

     Ezartzeko espazioa
     Non garatuko dugu jarduera? Jarduera hauek Lekeitioko eskolan egingo dira, ingurunearen ezagueraren irakasgaian

     Derrigorrezko materiala
     Erabiliko dugun materiala: leku desberdinak idatzirik dituzten paper txikiak, internet bidezko galdetegia,  
     Jarduera egiteko fitxak: Internet bidez osatuko den galdetegia

     Aldez aurretiko antolaketa
     Erabiliko dugun materialaren antolaketa: klase hasieran azalpen orokorra eman ondoren, talde bakoitzeko bolondres bat eskatuko da eta pertsona hori papertxoetako bat hartuko du; hori izango da bere taldeak jorratu beharko duen Lekeitioko atala. Jarraian, haien gaia jarraituz, dagokien galdetegia bete beharko dute sarean informazioa bilatuz.
     Espazioaren antolaketa (klase, txoko, tailerra…): taldeak aurretik prestaturik daudenez, txokoka eseriko dira eta momentuz, talde bakoitzeko ordenagailu bakar batekin nahiko izango dute. 

 
 

No hay comentarios:

Publicar un comentario