jueves, 29 de octubre de 2015

Esperientzia pertsonala

Bigarren sarrera honetan, taldekide bakoitzaren eskutik, praktiketan egondako hilabetearen inguruko hausnarketa txikia argitaratuko dugu, betiere blog honen gai nagusia lantzeko asmoz: generoa hezkuntzan. Modu honetan, eskola desberdinetan zer nolako generoaren lanketa dagoen ikusi ahal izango da eta, aldi berean, konparaketa egin.

Horretarako, hausnarketetatik hiru idatziz agertuko dira eta bat entzuteko formatuan.

1. esperientzia:

Generoari dagokionez, nahiko orekatua dago ni praktiketan egon naizen eskola. Irakasleei dagokienez, emakumeak dira orokorrean; portzentai bat ematekotan, %30 baino ez dira gizonak. Kopuru txiki honen artean, gorputz hezkuntzako bi maisu aurkitzen ditugu. Gainera, irakasgai bereziei dagokienez, ingelesa eta musika irakasten dutenak emakumeak dira. Jantokiaren zainketari dagokionez, bertan lan egiten duten pertsonak, bai sukaldariak bai zaintzaileak, guztiak emakumeak dira. Ikastetxean aginte altuagoa duten pertsonen artean; hau da, zuzendaria eta idazkaria, orekatua dago generoari dagokionez: zuzendaria gizona da eta, idazkaria, emakumea. Hala ere, zuzendaritza talde barruan duten indarra ekibalentea da. Azkenik, ikastetxean lehen mailako eragina ez duten pertsonen kasuan; hau da, garbitzaileak eta konponketak egiten dituztenak, genero banaketa ez da batere orekadua. Alabaina, garbitzaileen taldea emakumez osatuta dago eta besteen kasuan, aldiz, gizonak.

2. esperientzia:


Nire praktika-aldian genero errealitate oso ezberdinak antzeman ditut. Egon naizen klasean 16 mutil eta 9 neska dira; harrigarria, zalantza barik. Izan ere, ez da batere ohikoa horren desoreka handia egotea neska eta mutil ikasle kopuruan. Osterantzean, irakasleekin guztiz aurkakoa gertatzen da: askoz ere gehiago dira (LHn, behintzat) emakumeak gizonak baino. Genero rolak hain daude gure egunerokotasunean ezarrita ezen jabetu barik ogibide batzuk gizonezkoekin eta beste batzuk emakumezkoekin lotzen ditugun. Zergatik dira HH eta LHko irakasle gehienak emakumeak? Soinketako irakasleak, aldiz, den-denak dira gizonak Zergatik, baina? Ez al da izango gizarteak inposatutako balio horiek geureganatu ditugula? Nire ikastetxean horixe antzeman dut; genero-ogibide harremana uste baino askoz ere estuagoa dela. Administrazioko lagileak, garbitzaileak eta jantokiko begiraleak, guzti-guztiak emakumek. Lan fisikoak burutzeaz arduratzen diren mantentze-zerbitzuko langileak, ostera, gizonezkoak denak.


Berdintasuna, beraz, gainditu beharreko ikasgaia da praktikak egin ditudan zentroan. Eta nire ustez, borroka horretan zuzendariak (emakumea bera ere) erabaki zorrotzagoak hartu beharko lituzke, bere ikastetxeari ez ezik, gizarteari ere mesede egingo liokeelako.


3. esperientzia: 



Nire kasuan, geletan ikasle kopuru erdia neskak ziren eta beste erdia mutilak, bai eta irakasleek ere. 3. zikloan egonda, bertan klasea ematen zuten irakasleei erreparatuz, 5 emakume eta 4 gizon zirela esan behar dut.

Hala ere, jolastorduetan genero desberdintasunaren adierazpen aipagarria gertatzen zen.

Ikastola hiru patio desberdinetan banatzen zen eta patio bakoitzean kurtso hasieratik adostutako kurtsoak jokatzen zuten. 5. eta 6. kurtsoen kasuan, 3. patioan jokatzen zuten Lehen Hezkuntzako 4. kurtsokoekin batera. Aipatzekoa da patio bakoitzean futbol zelai bat dagoela eta beste gauzak egiteko leku gutxi. Hala ere, 1. eta 3. patioak saski baloiko zelai txikiak zituzten.

Nahiz eta 5. kurtsoko zenbait neska futbolera jolastu (6. kurtsoko neskak gutxiago ziren) askoz mutil gehiago zeuden. Beraz, kanpotik ikusita, patioa mutilez beteta zegoela eta futbol zelaiaren alboetan neskak antolatuta zeudela zirudien.

Honen kontzientzia bazeukaten zentroko zuzendariek eta egoera honi konponbide bat ezartzekoan zeuden. Haien soluziorik argiena astero bi egunetan futbola debekatzea zen, guztiok espazio berdina aprobetxatzeko aukera izateko.

4. esperientzia:



jueves, 22 de octubre de 2015

Generoa hezkuntzan: hasierako hausnarketa

Askok genero berdintasuna erdietsi dugula uste badute ere, gogoratu beharra dago gero eta gehiago direla bereizkeria handituz doala dioten ikerketak. Horren guztiaren erroak hezkuntzan daude. Eta, hezitzaile izango garen neurrian, kontzientziazio lan horretan aritzea dagokigu, duda-mudarik gabe; halaxe baino ez baitugu lortuko aukera parekidetasunean oinarritutako gizartea, genero-bortxaketarik gabea eta feminismoan oinarritua. 

Hezkuntzan eta, oro har, gizartean hain sustraituta dagoen genero desberdintasuna abiapuntu izanda, irizpide kritikoan oinarritutako esparru zabala izango da gure bloga, hainbat aspektu bere baitan hartuko dituena: hausnarketa pertsonalak, infromazio interesgarria, adituen hitzak, aterabideak...